Zerbitzuak

Hotelak bederatzi logela ditu, 12 lagunentzako batzar gela, satelite TB, hotel guztian erabilgarri dohako WIFIa, erraztasunak haur eta elbarrituentzat, arropa garbitze zerbitzuak, terrazadun lorategia, dohako parkina eta hoteleko Petit Komite jatetxea. Bezeroek era berean, aldez aurretik eskatuta, aireportutik bertaratzeko zerbitzua izango dute.

Ezkonberriak

Elkarrekin bizimodu berria hasteko eta egun luze eta ahaztezina amaitzeko giro berezi eta atsegina. Hotelak logela bakarra eskaintzen du lore, fruitu eta txanpainez ornitua eta kandela argitan gosari berezi-berezia urte luzez gogoratzeko modukoa. Egun ahaztezina izanik ezkonberrientzat eta gurekin partekatzeagatik aparteko arreta jartzen dugu egun horretan ezer falta ez dadin.

Enpresa bilerak

Iraragorri etxeak hotela osorik erreserbatzeko eskaintza du enpresa bileretarako talde txikiek hotela esklusiboki erabili ahal izateko eta tratu eta harrera bakana jasotzeko. Hotelak egongela pribatua du lantoki moduan erabiltzeko aparteko lekua eskainiz negozio bilerak erabateko diskrezioz eta intimitatean burutu ahal izateko.

Koktelak eta ospakizun bereziak

Famiarteko ospakuzinen bat egiteko leku atsegina behar izanez gero terraza-lorategian edota hoteleko egongeletan koktel bat atondu dezakegu.

Asteburuak

Iraragorri Etxea hotela asteburuetan egoitza ezin hobea duzu gustura eta lasai egotea bilatzen dutenentzat Bizkaiak dituen erakarpen ugariez gozatzeko.

Aireportutik jasotzea

Horrela eskatuz gero, poz-pozik antolatuko dugu aireportutik honainoko bidaia.

Ekintzak

Hotel inguruan kilometro bateko ibilbidea duzu jogging-a egiteko edota kirolguneak: tenisa, saski baloia eta pelotalekua.