(Español) Un secreto para compartir

Guztion ahotan dabiltzan ixilpekoak eta ondo baino hobeto gordetakoak daude, gehienez ere isilpekotasun zorrotzenean ezagunak direnak. Azkeneko hauetakoa dugu, hain zuzen ere, ireki berria den Petit Komité jatetxe aukerakoa, barnekoa eta diskretua aspaldiko Galdakao bukolikoaren baserri sendo eta baseliza bakartien landa eta baso itxiez osatutako sasoira garamatzana.

Petit Komité jatetxeak “Iragorri etxean” ditu bere zortzi mahaiak, jatorria XV. mendean duen baserrian, bere harrizko horma sendo eta aritzezko habe eta oinarrien egitura gordetzen duena. Historia eta joandako sasoiak, oraina eta etorkizuna batzen diren unibertso honetan eta duen barne soiltasun giro honetan daude Petit Komitéko zortzi mahaiak eta honek negozio kontuetarako zein lagunarteko harremanetarako zein erromantikoetarako ezin egokiago egiten du.

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Flickr
  • Linkedin