Karta zabala eta zeure neurrira

Petit Komitéko chef-en proposamenaren originaltasuna sasoiko sukaldaritza eta merkatuko brasa elkarlotzean dago, sukaldaritza eremu orokor oso irekiak gura izanez gero, bezeroak Petit Komitéra egiten duen bisitaldi bakoitza bere neurrira egindako experientzia gastronomiko bilaka dezake eta, beraz, errepika ezina. Performance gastronomiko baten antzekoa da, erreserba egiten duen unetik aholkuak emango dizkiote eta beraiek arduratuko dira jaki fresko onenak bilatzen, beti ere egunekoak, eskatutakoa jangai bikainak erabilita euren arte eta profesionaltasunari esker sukaldean eraldatuko dute.

Petit Komitéko eskaintza kartaz gain sasoiko jakiez egindako eta hilero berriztuak diren bi dasta menuz dago osatua (Petit Menua eta Komité menua). Astelehenetik asteazkenera gauetan karta informala eskaintzen da aukeratutako jakiak aparteko binakotekako ardoez lagunduta dastatzeko.

Baina Petit Komité esperimentazioari zabalik egon arren egiten duen proposamenean badago tartea sukalde dibertimenturako ere. Ostegun gau batzuk honetarako erabiliko dira, munduko sukaldaritza ezberdinetako jakiekin afari tematikoak eratuko dira edota bertan sortutako platerak oinarrizko jaki batetik edo bestetik abiatuta, dela trufa dela txokolatea.

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Flickr
  • Linkedin