José Iraragorri, jugador del Athletic Club de Bilbao

Hotelaren Historia

Iraragorri etxea hotela XV. mendeko baserri zaharberritua duzue aspaldiko euskal arkitekturaren ezaugarri guztiak dituena, harrizko horma sendoak eta haritzezko habe antzinakoen egitura. Bizkaitar baserri honek futbolaren historian badu bere tokia bertan Atleticen eta Espainiako futbolaren ikur izandako Jose Iraragorri bizi izan baitzen.

Iraragorrik Lafuente, Bata, Txirri eta Gorostizarekin batera 1930 eta 1936 artean lau Liga eta lau Kopa txapelketa irabazi zituen futboltaldeko aurrelaria izan zen, gure Atleticaren irabazle belaunaldirik onena. 1934ko Italiako Mundu mailako txapelketan Brasilen aurka jokatuta Espainiaren aldeko tantoa sartu zuen, honek Brasili irabazitako aldi bakarra mundu mailako txapelketa batean. Gerra zibilak ibilbide zoragarri hau moztu izan ez balu zein izango zen beraren geroa hipotesien eremuan geratzen da.

Gerrate zibilak iraun zuen garaian Euskadiko lehenengo selekzioaren partaide izan zen Europa eta Ameriketako biretan, lehenengo Argentinan Almagroko San Lorenzon jokatuta eta Mexikon ondoren, Espainia klubean. 1946an itzuli zen erbestetik, Atletiren belaunaldi berriarekin jokatuz, ondoren 1949 eta 1952 bitartean entrenatzaile zuri-gorri modura Kopa irabazi zuen 1950ean.

Bizitza latzaren oroitzapenak, bere sendiko alarguna Kontxi Bengoetxea eta bere seme-alabak Maria eta Joseba gordetzen tematzen direnak, hau guztiarengatik, bai Iraragorri Hotela eta baita Petit Komité jatetxea ere bere oroimenari eskainiriko omenaldi ixil eta sentikorra dira.